Neptunoz haraindiko objektu
Eguzkia abiapuntu gisa hartuta, Neptuno planetatik haratago kokatzen den edozein gorputz; besteak beste Kuiperren gerrikoko objektuak eta Oorten lainoan daudenak multzo horretan sartzen dira / From Wikipedia, the free encyclopedia
Neptunoz haraindiko objektuak, osotasunean edo zati batean Neptunoz haraindi Eguzkia orbitatzen duten gorputzak dira. Neptunoz haraindiko objektuen artean azpibanaketa batzuk daude; horietan nagusienak dira Kuiper gerrikoa eta Oorten hodeia. 2008ko ekainaren 11ean Nazioarteko Astronomia Elkarteak onartutako ebazpenari esker, gaur egun, Neptunoz haraindiko planeta nanoak plutoide deitzen dira.
Neptunoz haraindiko objektuak TNO (ingelesez: trans neptunian object) siglekin ere adierazten dira, bestalde, KBO (ingelesez: Kuiper belt object) siglekin ezin dira Neptunoz haraindiko objektu guztiak adierazi, Kuiper gerrikoan daudenak bakarrik adierazteko balio baitu. Gogoratu, Neptunoz haraindiko objektuak Kuiper gerrikokoan daudenez gain, Oorten hodeian daudenak ere berdin deitzen direla. Lehen aipatutako azpibanaketetaz gain, TNOek, plutinoak eta cubewanoak deritzen azpibanaketak ere badituzte.
90. hamarkadan ezagutzen ziren planeten orbiten inguruan egin ziren ikerketetatik orain arte, pentsatzen da Neptunotik haratago beste planeta bat egon daitekeela hainbat gorputzen orbitak aldatzen edo modu batean edo bestean eragina egiten (Ikus, Bederatzigarren planeta). Aipatzekoa da, Neptuno aurkitu aurretik planeta honen inguruan egon ziren teoriek bere aurkikuntza erraztu zutela.