Monumentu natural
From Wikipedia, the free encyclopedia
Monumentu naturala balio paisajistiko, geologiko edo historiko berezia edo beste mota batekoa (baita sinbolikoa ere) duen elementu natural bat da, hala nola: ehunka urte dituen zuhaitz bat, baso bat, leize bat, uharte bat, eta abar. Monumentu naturalaren kontserbazioak babes berezi bat eskatzen du, goragoko babesa izan dezakeen inguru batetik kanpo izaten baitira.
Monumentu naturalen adibide dira Tenerifeko dragoa, milaka urte dituena, edo Lausa Haranean dagoen Santiago Mendiko Monumentu Naturala.