Montrealgo Protokoloa
Atmosferako ozono-geruza babesteko asmoz, klorofluorokarburoen ekoizpena eta kontsumoa pixkanaka murriztu eta 2000. urterako erabat desagerrarazteko nazioarteko protokoloa, Montrealen sinatua 1987ko irailaren 16an / From Wikipedia, the free encyclopedia
Montrealgo Protokoloa Montrealen 1987ko irailaren 16an sinatutako nazioarteko agiria da, ozono-geruza babesteko helburua zuena. Orduz geroztik 175 herrialdek egin dute bat itunarekin: bertan, 2000. urtea jarri zen munduan klorofluorokarbonoen produkzio guztia bertan behera uzteko epe gisa. Sinatu zenetik hainbat alditan birpasatua izan da. Herrialde guztiek bertan proposatutakoa beteko balute, ozono-geruza 2050. urterako susper daitekeela uste da. Hitzarmenak lortutako inplementazio mailaren ondorioz, nazioarteko kooperazioaren adibidetzat hartzen da.