Montenegroko armarria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Montenegroko armarriaren egungo bertsioa ofizialki onartu zuen parlamentuak 2004ko uztailaren 12an , 1990eko hamarkadako armarria ordezkatuz . Bulgaria , Georgia , Errumania , Errusia eta Serbiako armarrietan bezala , Montenegron monarkiaren ( Montenegroko Erresumaren ) elementu heraldikoak berreskuratu dira , zaharberritu ez den arren.
Ezkutua urrezko buru biko arrano batez osatua dago , metal bereko mokoa eta atzaparrak eta gules mihia dituena . Arranoak Petrović dinastiari lotuta zegoen armarri bat dauka paparrean , urrezko xafla batek banatutako zelaia da . Bere goiko tabian, haundiagoa dena, azurrez , igarotzen den urrezko lehoia; behekoa, sinoplea . Arranoak bere atzaparretan urrezko zetro bat eta urdinezko orba bat ditu , bere ekuatorearekin eta urrezko erdimeridianoarekin, metal bereko gurutze batekin errematatuta . Arranoaren buruetan, errege koroaitxia, urrea Montenegroko banderaren erdian armarria agertzen da .