Monte Cristoko kondea
From Wikipedia, the free encyclopedia
Monte Cristoko kondea (frantsesez Le Comte de Monte-Cristo) 1844an Alexandre Dumas frantziarrak idatziriko abenturazko eleberria da, bere Hiru mosketariak eleberriarekin batera idazle honen idazlan ezagunetakoa da. Bere eleberri askotan gertatu zen bezala, dumasek iradokitzaile eta idazle laguntzaile gisa Auguste Maquet izan zuen.
Datu azkarrak Monte Cristoko kondea, Datuak ...
Monte Cristoko kondea | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Alexandre Dumas eta Auguste Maquet (en) (1844) |
Argitaratze-data | 1844 |
Generoa | Historikoa, Abentura, Erromantikoa |
Jatorrizko izenburua | Le Comte de Monte-Cristo |
Herrialdea | Frantzia |
Formatua | Inprimatua |
Euskaraz | |
Izenburua | Monte Cristoko kondea |
Itxi
Monte Cristoko kondea eleberria nagusiki mendeku baten kontakizuna da, halere honetaz gain beste hainbat gai ere ikusi ahal dira: itxaropena, justizia, errukia, barkamena eta heriotza. Bertan jasotzen diren gertakariak 1815–1838 urteen artean Frantzia, Italia eta Mediterraneoko uharteetan gauzatzen dira.