Monasterio de Piedra
From Wikipedia, the free encyclopedia
Monasterio de Piedra (euskaraz, Piedrako monasterioa) monasterio batek, hotel batek eta natura parke batek osaturiko multzoa da, Zaragozako Nuévalos udalerrian kokatua (Aragoi, Espainia), Calatayud hiritik hurbil. Ondoan duen Piedra ibaitik hartu du izena.
Datu azkarrak Kokapena, Estatu burujabe ...
Monasterio de Piedra | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Aragoi |
Probintzia | Zaragozako probintzia |
Aragoiko udalerria | Nuévalos |
Koordenatuak | 41°11′36″N 1°46′57″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1194 |
Jabea | Pau Muntadas i Campeny (en) Juan Federico Muntadas (en) Zistertar |
Elizbarrutia | Tarazonako elizbarrutia |
Erabilera | zistertar monasterioa Konplexu turistikoa |
Arkitektura | |
Estiloa | Cistercian architecture (en) |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0004808 |
Itxi
Kataluniako Pobleteko monasteriotik etorritako hamahiru zistertar fraidek sortu zuten 1194. urtean, antzinako Piedrako gaztelua zegoen lekuan, Piedra ibaiaren bazterrean. Piedrako monasterioa Andre Maria Zuriaren omenez eraiki zen, eta 1983ko otsailaren 16an Espainiako monumentu nazional izendatu zuten.