Momentu magnetiko
Iturri magnetiko baten intentsitatea neurtzeko balio duen magnitude bektoriala. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Momentu magnetikoa ( ) iturri magnetiko baten intentsitatea eta iturri honen ondorioz sortutako dipolo magnetikoaren orientazioa zehazten duen magnitude bektoriala da. Eremu magnetiko hau sortzen duen iturria askotarikoa izan daiteke: iman naturala, korronte elektrikoa duen begizta, elektroia, molekula, planeta etab.
Momentu magnetiko | |
---|---|
Formula | |
Formulako ikurra | , , eta |
Ohiko ikurra | |
Neurtzeko unitatea | ampere square metre (en) |
Dimentsioa |
Momentu magnetiko eta eremu magnetikoari magnitude eta noranzko bat dagozkie. Momentu magnetikoaren kasuan, hego polotik ipar polorako noranzkoa du. Eremu magnetikoaren noranzkoa, berriz, iturriaren araberakoa da. Iman baten kasuan, momentu magnetikoaren proportzionala da. Zirkuitu baten kasuan, aldiz, zirkuituaren azaleraren perpendikularra da, eta eskuin-eskuaren araua bidez definitutako noranzkoa du.
Objektu baten momentu dipolar magnetikoa definitu ahal izateko, objektuak eremu magnetiko jakin batean jasandako indar momentuaren menpekoa dela ulertzea beharrezkoa da. Indar momentu honen balioa eta noranzkoa; momentu magnetikoaren balioaren eta eremu magnetikoaren noranzkoarekiko duen orientazioaren menpekoak dira.
Momentu magnetikoaren inguruan hitz egiteko garaian, sistema baten momentu dipolar magnetikoari erreferentzia egiten zaio normalean. Honek eremu magnetiko batek sortutako hedapen multipolarraren lehen gaiari egiten dio erreferentzia. Iman txikien edo distantzia handien kasuan, momentu magnetikoaren lehen gai hau aztertzearekin nahikoa izan ohi da. Objektu puntualak ez diren kasuetan, egitura konplexuagoetan, momentu magnetikoaren gainerako osagaiak erabiltzea beharrezkoa da. Objektu baten eremu magnetikoaren dipolo osagaia bere momentu dipolar magnetikoaren norabidearekiko simetrikoa da, eta objektuarekiko distantziaren karratuarekiko alderantzizko proportzionala da.