Mesosfera (atmosfera)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mesosfera estratosferaren gainean dagoen atmosferaren geruza da, gainazaletik 50 eta 80-85 km artean kokatuta dagoena. Igo ahala, tenperatura jaitsi egiten da (-90 °C inguru arte).
- Artikulu hau eguratsaren geruzari buruzkoa da; lurraren geruza gaitzat duena beste hau da: «Mesosfera (mantua)»
Beheko muga estratopausa du eta goikoa, mesopausa. Mesosferaren goiko zatian, justu mesopausaren azpian, homosfera deritzon geruza dago. Geruza honek konposizio homogenoa dauka eta hortik datorkio izena.