Mary Shelley
Idazle ingelesa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Mary Wollstonecraft Shelley (Londres, Ingalaterra, 1797ko abuztuaren 30a-1851ko otsailaren 1a) idazle britainiarra izan zen.
Mary Shelley | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Mary Wollstonecraft Godwin |
Jaiotza | Somers Town (en) , 1797ko abuztuaren 30a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua Britainia Handiko Erresuma 1801eko urtarrilaren 1a) Erresuma Batua |
Bizilekua | Londres |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Chester Square (en) eta Bournemouth, 1851ko otsailaren 1a (53 urte) |
Hobiratze lekua | St Peter's Church, Bournemouth (en) |
Heriotza modua | : Burmuineko tumorea |
Familia | |
Aita | William Godwin |
Ama | Mary Wollstonecraft |
Ezkontidea(k) | Percy Bysshe Shelley (1816ko abenduaren 30a - 1822ko uztailaren 8a) |
Seme-alabak | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | bidaia idazlea, eleberrigilea, saiakeragilea, antzerkigilea, biografoa, idazlea, zientzia-fikzio idazlea eta poeta |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | British Romanticism (en) |
Genero artistikoa | Bidaldi liburua kontakizun laburra Gothic literature (en) eleberri gotikoa Fikzio espekulatiboa eleberria |
| |
William Godwin anarkistaren eta Mary Wollstonecraft emakumeen eskubideen lehen defendatzailearen alaba izan zen. 1816an Percy Bysshe Shelley poeta erromantikoarekin ezkondu zen, eta hura hil zenean haren lanak argitaratu zituen. Bere obrarik ezagunena Frankenstein (1818) da, izu eleberrietako maisulantzat hartua dena. Horrez gain, beste nobela eta obra batzuk idatzi zituen, horien artean: The last man (1826, Azken gizona) eta Lodore (1835) autobiografia. Bere senarraren obra editatu eta sustatu zuen.
Buruko minbiziak jota hil zen 53 urterekin.
Frankenstein liburua badago euskaratuta, Iñigo Errasti Aranbarri itzultzaileak egina (2013).