Marty Feldman
From Wikipedia, the free encyclopedia
Marty Feldman (1934ko uztailaren 8a, Londres – 1982ko abenduaren 2a, Mexiko Hiria) ingeles aktore, komedia idazle eta umorista bat izan zen.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Marty Feldman | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1934ko uztailaren 8a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Mexiko Hiria, 1982ko abenduaren 2a (48 urte) |
Hobiratze lekua | Forest Lawn Memorial Park (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, komediantea, gidoilaria, poeta, zinema aktorea, film-zuzendaria eta telebista-aktorea |
Influentziak | Buster Keaton |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
|
Itxi
Telebista hainbat umore saioetan agertu zen, esate baterako At Last the 1948 Show edota Marty, biekin BAFTA bana irabazi zituelarik. Zineman Young Frankenstein (1974) filman Igor laguntzailearen papera eta The Adventure of Sherlock Holmes' Smarter Brother (1975) filman Orville Stanley Sacker sarjentuaren papera antzeztu zituen.
Bitxikeria gisa, maiz, Euskal Herria nahiz Espainian zinemazale eta ikusleek Blaki euskal herritar aktorearekin nahastu ohi zuten, bien arteko antzekotasun fisiko eta batez ere antzeko aurpegia eta begirada baitzuten.