Mariano Picón Salas
idazle venezuelarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Mariano Federico Picón Salas ( Mérida, 1901eko urtarrilaren 26a - Caracas, 1965eko urtarrilaren 1a ) idazle, diplomatiko eta akademiko venezuelarra izan zen. Bere obran saiakera historikoak, kritika literariokoak eta Latinoamerikako historia kulturala nabarmentzen dira, Venezuelako intelektualik unibertsalenetako bat bihurtuz.
Mariano Picón Salas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mérida, 1901eko urtarrilaren 26a |
Herrialdea | Venezuela |
Heriotza | Caracas, 1965eko urtarrilaren 1a (63 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Txileko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | diplomazialaria, idazlea, literatura-kritikaria, historialaria eta kazetaria |
Enplegatzailea(k) | Columbia Unibertsitatea Venezuelako Unibertsitate Zentrala |
Jasotako sariak | |
Idazle eta saiakeragile gisa egindako lanaz gain, Picón Salas bere irakasle eta politika lanengatik nabarmendu zen. Venezuelako Unibertsitate Zentraleko Humanitate eta Hezkuntza Fakultatearen sortzailea eta bere lehen dekanoa izan zen. Hezkuntza Ministerioko Kultura eta Arte Ederretako Zuzendari (1938-1940), Venezuelak Kolonbian zuen enbaxadore (1947-1949), Venezuelak Brasilen zuen enbaxadore (1958-1959), Venezuelak UNESCOn zuen enbaxadore (1959-1963) eta Presidentetzako Idazkari izan zen Romulo Betancourten konstituzio-aldiko azken urtean (1963-1964).