Marc Seguin
From Wikipedia, the free encyclopedia
Marc Seguin (Annonay, Ardèche, 1786ko apirilaren 20a - ibidem, 1875eko otsailaren 24a) frantses ingeniaria izan zen. Burdinazko kableetan eskegitako zubiak eraiki zituen lehenbizikoz, eta hodien bidezko lurrun-makina edo -galdara asmatu zuen. Joseph Montgolfierren, lehen aireko globoaren asmatzailearen, iloba zen. Makinen ikerketan jardun zuen gaztetandik, anaia Camillerekin batean, eta 1822an aurkeztu zuen kableetan eskegitako zubi baterako proiektua. 1824an eraiki zuen lehena Rodano ibaiaren gainean, eta 1826an Saint-Étienne-Lyon burdinbidea eta bideko tunelak eraiki zituen.
Marc Seguin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1786ko apirilaren 20a |
Herrialdea | Frantzia |
Bizilekua | domaine de Marc Seguin (en) |
Heriotza | Annonay, 1875eko otsailaren 24a (88 urte) |
Hobiratze lekua | Annonay |
Familia | |
Familia | |
Leinua | Famille Seguin (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Conservatoire National des Arts et Métiers |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | asmatzailea, ingeniaria, ekintzailea eta locomotive designer (en) |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Frantziako Zientzien Akademia |
1827an hodien bidezko lurrun-galdara asmatu zuen, eta 1829an makina hura erabili zuen George Stephensonek Liverpool-Manchester burdinbideko lehiaketa irabazteko. Ondorengo urteetan hobekuntza handiak egin zizkion bere makinari.