Maltako belatza
From Wikipedia, the free encyclopedia
Maltako belatza (The Maltese Falcon) Dashiell Hammettek 1930ean idatzitako eleberri beltza da. Polizia-elaberriaren eta elaberri beltzaren ikonoa da.
Datu azkarrak Maltako belatza, Datuak ...
Maltako belatza | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Dashiell Hammet (1930) |
Argitaratze-data | 1930 |
Generoa | Eleberri beltza |
Jatorrizko izenburua | The Maltese Falcon |
Argitaletxea | Alfred A. Knopf (en) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Euskaraz | |
Izenburua | Maltako belatza |
Itzultzailea | Xabier Olarra |
Argitaratze-data | 1997 |
Bilduma | Sail beltza |
Orrialdeak | 316 |
ISBN | 978-8487484308 |
Itxi
Istorioa San Frantziskon gertatzen da. Gaizkile batzuk Maltako belatza izeneko estatua txiki baten bila doaz. Estatua Maltako Ordenaren zaldunek Karlos V.a enperadoreari oparitzeko egin omen zioten 1530ean.
Protagonista Sam Spade detektibea da, Dashiell Hammetten pertsonaiarik ezagunena, zalantzarik gabe.
Liburua 1941ean John Hustonek The Maltese Falcon (1941eko filma) filman zinemaratu zuen. Humphrey Bogartek jokatu zuen Sam Spaderen papera.