Malacostraca
Sarritan goi-mailako krustazeo izena ere ematen zaien krustazeoen klaseko zenbait artropodoz esaten da. Gorputza 20 segmentuz osatua dute normalean, eta abdomeneko hankak atrofiatuta egoten dira sarritan. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Malacostraca (grezieratik: μαλακό όστρακο - "geruza biguina") krustazeoen arteko talderik handiena da eta adituak ez direnek krustazeo gisa identifikatuko lituzteketen animalia gehienak biltzen ditu, Decapoda, Stomatopoda eta krilla bezala. Anphipoda eta lur-lehorreko krustazeo talde bakarra ere biltzen ditu (Isopoda). 22.000 espezie baino gehiago ezagutzen dira eta krustazeo guztien bi heren talde honetakoak dira. Lehenengo ale fosilak Kanbriarrean agertu ziren.
Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Azpibanaketa ...
Malacostraca | |
---|---|
Kanbriar-gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Eumetazoa |
Filuma | Arthropoda |
Subfilum | Crustacea |
Klasea | Malacostraca Latreille, 1802
|
Azpibanaketa | |
|
Itxi
Talde honetako filogenia oraindik eztabaidan dago. Ikerketa molekular ezberdinek taldeak aldatu ditzakete oraindik.