Mairu (mitologia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mairuak (ekialdeko euskalkietan, mairiak; Bidasoa inguruan intxisuak), Euskal Herriko toki askotan dauden harrespilak eraiki omen zituzten euskal mitologiako erraldoiak dira. Horregatik eraikin horiei mairu-baratzak deritze. Mairu esaten zitzaien bataiatu gabeko antzinako gizonei, eta toponimo anitzetan aurkitzen da. Gipuzkoako, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako kondairetan azaltzen dira mairuak: gizonak dira, eta laminak haien bikotekideak.
- Artikulu hau euskal mitologiako izakiari buruzkoa da; Magrebeko musulmanak gaitzat duena beste hau da: «Mairu»
Datu azkarrak Ezaugarriak, Domeinua ...
Mairu (mitologia) | |
---|---|
Euskal Herriko mitologia | |
Ezaugarriak | |
Domeinua | harrespila eta trikuharria |
Itxi
Cerquandek bildu kondaira batean, mairuak gizon eder, handi eta aberats batzuk dira, eta aste oroz laminekin biltzen ziren libertitzera Mendikolandara (Zuberoan, Mendi eta Mendikota herrien artean). Errolanek kanporatu zituen Mairuak inguru haietatik.