Mañua
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mañua[1] Bermeoko (Bizkaia) auzoa da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, Mañuko biztanleak 91 ziren.
Mañua | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Bermeo |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°24′21″N 2°46′14″W |
Garaiera | 330 metro |
Demografia |
Bertan dago lurperatuta Elbira Zipìtria irakasle berritzailea (1906-1982). Elbira asko joaten zen Mañura eta bisita bakoitzean familia baten baserrian egiten zuen egonaldia. Halaxe ezagutu zuen amama Eskolastika. Emakume horrek asko omen zekien Euskal Herriaz eta kondairez, eta Zipitriak adi-adi entzuten zituen bere istorioak. Orduak eta orduak ematen zituzten elkarrekin hizketan mitologiaz, kondairez, bitxikeriez. Oso emakume jakintsua zen, ‘Bizkaiko amama’ deitzen zioten, eta 106 urterekin hil zen. Izugarri maite zuten elkar eta, hil aurretik, Zipitriak lagun minei argi utzi zien bere borondatea: Mañun izan nahi zuela hilobiratua, amama Eskolastikaren ondoan.[2][3]