Má vlast
From Wikipedia, the free encyclopedia
Má vlast (oro har Nire herrialdea edo, egokiago, Nire Aberria bezala itzulia), Bedrich Smetana konposatzaile txekiarrak 1874 eta 1879 bitartean konposatutako sei olerki sinfonikozko talde bat da. Sei mugimendutako lan oso bat bezala aurkezten den arren, olerki sinfonikoetako bakoitza, banakako lan bezala idatzi zen.
Datu azkarrak Má vlast, Jatorria ...
Má vlast | |
---|---|
Jatorria | |
Estreinaldi-data | 1882ko azaroaren 5a |
Izenburua | Má vlast |
Ezaugarriak | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Bedrich Smetana |
Itxi
Smetanak, lan hauetan, Franz Lisztek abiarazi zuen olerki sinfonikoaren estiloa erabiltzen du, XIX. mendearen amaieran, ohikoa izan zen musikaren orientazio nazionalista bat barne hartzen duena. Olerki bakoitzak, Bohemiako elezaharren, historiaren edo landa paisaien alde bat irudikatzen du.