Lynn Margulis
From Wikipedia, the free encyclopedia
Lynn Margulis (Chicago, AEB, 1938ko martxoaren 5a - 2011ko azaroaren 22a) biologo estatubatuarra izan zen. Chicagoko unibertsitatean lizentziatu zen, Wisconsineko unibertsitatean masterra egin zuen eta medikuntza ikasi zuen, Kaliforniako Berkeley unibertsitatean.Gainera, bertan doktoregoa eskuratu zuen genetikaren alorrean, 1965. urtean.
Lynn Margulis | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Chicago, 1938ko martxoaren 5a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Amherst, 2011ko azaroaren 22a (73 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Carl Sagan (1957ko ekainaren 16a - 1965) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen Massachusettsko Unibertsitatea Amhersten Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn Harvard Unibertsitatea University of Chicago Laboratory Schools (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | evolutionary biologist (en) , unibertsitateko irakaslea, botanikaria, zoologoa, ekologoa, mikrobiologoa, biologoa eta hizlaria |
Enplegatzailea(k) | Massachusettsko Unibertsitatea Amhersten Bostongo Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Ivan Wallin (en) |
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
geo.umass.edu… |
Geroago Bostongo unibertsitatean lan egin zuen, biologia irakasle gisa. Beste hainbat erakunde eta unibertsitatetako kidea ere izan zen, eta hainbat ekintza burutu zituen: besteak beste, Sherman Fairchildeko ohorezko kidea izan da (1976-1977); NASAren programa batean parte hartu zuen (1982), Ozeanografia Institutuko irakasle gonbidatu gisa aritu zen (1980), etab.
Estatu Batuetako zientzietako akademia nazionaleko kidea izan zen1983tik eta 2007an, geozientzia saileko irakaslea izan zen Massachusettseko unibertsitatean.
Bere ikerketen arabera, zelula eukariotoak ez datoz zelula prokariotoen eboluzio darwiniarretik, hainbat zelula prokariotoren (bakterioak eta arkeobakteioak) arteko endosinbiosi bidez sortzen baitira. Honetaz aparte, sinbioegenesiaren teoria ere babestu zuen.