Lutxana-Burtzeña
From Wikipedia, the free encyclopedia
Lutxana-Burtzeña Barakaldoko (Bizkaia) 8. barrutia da. Eustatek emandako datuen arabera barrutiak 9.399 biztanle zituen 2013. urtean,[1] eta 3,961 kilometro koadroko azalera dauka.[2] Barakaldoko hego ekialdean kokaturik dago, eta Gurutzetako barrutiarekin egiten du muga mendebaldean, Arrontegikoarekin iparraldean eta Bilboko itsasadarrarekin ekialdean. Burtzeña, Llano eta Lutxana auzoek osatzen dute.
- Artikulu hau Barakaldoko barrutiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lutxana (argipena)».
Lutxana-Burtzeña (8) | |
---|---|
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Udalerria | Barakaldo |
Auzoak | Burtzeña, Llano eta Lutxana |
Azalera | 3,961 km² |
Biztanleria | 9.399 (2013) |