Luis García Montero
From Wikipedia, the free encyclopedia
Luis García Montero (Granada, 1958ko abenduaren 4a) andaluziar olerkigilea da. Filologiako lizentziaduna da; irakasle gisa lan egin du, eta horretan dihardu gaur egun ere, Granadako Unibertsitatean. Lan didaktikoez gainera, lan kritiko zabala eta literaturaren inguruko saiakera bikainak idatzi ditu, besteak beste, El teatro medieval. Polémica de una inexistencia (1984, Erdi Aroko antzerkigintza. Existitzen ez den zerbaiten eztabaida), La norma y los estilos en la poesía de Rafael Alberti (1986, Araua eta estiloak Rafael Albertiren poesian), Poesía, cuartel de invierno (1987, Poesia, neguko kuartela), ¿Por qué no es útil la literatura? (1994, Zergatik ez da erabilgarria literatura?), azken hau Antonio Muñoz Molina idazlearekin batera. Luis García Monteroren obrek antzerki edo eleberri baten tankerako egitura dute, eta pertsonaia protagonista batek bere historia bizi ala kontatzen du memoriaren bidez, oroitzapenaren bidez, grinaren bidez. Bere olerkiak "esperientziaren poesia" delako higikundearen baitan sailkatzen dira, eta oreka bilatzen dute fantasiaren eta egunerokotasunaren artean. Jaso dituen sarien artean Federico García Lorca Saria, Loewe Saria (1980), Adonáis Olerki Saria (1983), Espainiako Poesia Sari Nazionala (1995) eta Espainiako Kritika Saria (2003) dira aipagarriak.[1]
Luis García Montero | |||
---|---|---|---|
2018 - ← Juan Manuel Bonet | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Granada, 1958ko abenduaren 4a (65 urte) | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Lehen hizkuntza | gaztelania | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Almudena Grandes (1996ko abenduaren 7a - 2021eko azaroaren 27a) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Facultad de Filosofía y Letras (Universidad de Granada) (en) | ||
Hezkuntza-maila | Espainiako literatura | ||
Doktorego ikaslea(k) | Juan Carlos Abril (en) | ||
Hizkuntzak | Vietnamera gaztelania | ||
Irakaslea(k) | Juan Carlos Rodríguez Gómez (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | poeta, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta literatura-kritikaria | ||
Enplegatzailea(k) | Granadako Unibertsitatea Cervantes Institutua | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Academia de Buenas Letras de Granada (en) | ||
Mugimendua | Q3214158 | ||
Genero artistikoa | olerkigintza saiakera | ||
luisgarciamontero.com | |||