Luciano Pérez Platero
From Wikipedia, the free encyclopedia
Luciano Pérez Platero (Aritzaleta, 1882ko urtarrilaren 8a - Burgos, 1963ko ekainaren 14a) nafar elizgizona izan zen. Ikasketak Comillasko Pontifize-Unibertsitatean, Iruñean eta Salamancako Unibertsitatean egin zituen. Kalonje eta Calahorrako apaiztegiaren irakaslea, zuzenbide kanonikoaren irakaslea Madrilgo apaiztegian eta Rotako auzitegian auditorea izan zen. Katoliko sutsua, Ekintza Katolikoa bultzatu zuen.
Datu azkarrak Gorte frankistetako prokuradorea, Roman Catholic Bishop of Segovia (en) ...
Itxi
1928an Segoviako gotzain izendatu zuten eta bertan izan zen hamasei urtez. 1944an Burgosko artzapezpiku bihurtu zen eta lan kultural handia egin zuen. Ebanjelizazioa bultzatzeko zinema-aretoak sortu zituen parrokia guztietan.[1]