Louis Barthou
From Wikipedia, the free encyclopedia
Louis Barthou (Oloroe-Donamaria, 1862ko abuztuaren 25a - Marseilla, 1934ko urriaren 9a) frantses legegizon eta politikaria izan zen. Politikan sartu aurretik, legegizon-lana egin zuen Pauen. 1889an diputatu hautatu zuten; kontseiluko lehendakari izatera iritsi zen 1913an. Lehen Mundu Gerran ministeriorik gabeko ministroa izan zen, Gerra ministroa 1920 eta 1921 artean, senataria eta Justizia ministroa 1922an eta Gobernuko lehendakari orde izendatu zuten 1926an. Kanpo ministro zela, Jugoslaviako errege Alexandro I.arekin zegoela hil zuten haren aurkako atentatu batean (1934).
Datu azkarrak seat 28 of the Académie française (en), Frantziako Ministro Kontseiluaren presidentea ...
Itxi