Lion Feuchtwanger
idazle alemaniarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Lion Feuchtwanger (Munich, 1884ko uztailaren 7a - Los Angeles, 1958ko abenduaren 21a) alemaniar idazlea izan zen.
Lion Feuchtwanger | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Munich, 1884ko uztailaren 7a |
Herrialdea | Alemaniar Inperioa Weimarko Errepublika Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Los Angeles, 1958ko abenduaren 21a (74 urte) |
Hobiratze lekua | Woodlawn Memorial Cemetery (en) |
Heriotza modua | : urdaileko minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Marta Feuchtwanger (en) |
Anai-arrebak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Municheko Unibertsitatea Berlingo Humboldt Unibertsitatea Wilhelmsgymnasium (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, antzerkigilea, itzultzailea eta kazetaria |
Lantokia(k) | Munich eta Berlin |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | |
Izengoitia(k) | Jacob Arje, Sepp Trautwein eta J. L. Wetcheek |
Genero artistikoa | antzezlana Prosa |
| |
Familia judu batean jaio zen. Filosofia, literatura eta historia ikasi zituen Munichen eta Berlinen. Antzerki kritikari lanetan aritu zen eta Der Spiegel kultur aldizkaria sortu zuen. []Lehen Mundu Gerra]]n parte hartzeak ezkerreko ideia eta idazkietan lagundu zuen.
Eragin handiko figura literarioa izan zen eta Bertolt Brecht bere ikasleetako bat izan zen. Antzerkian izan zuen arrakastaren ondoren, eleberri historikoari ekin zion.
Nazismoaren lehen aurkarietako bat izan zen eta haien aurkako propaganda argitaratu zuen. 1933an Alemaniatik kanpo zegoen naziak boterera igo zirenean eta ez zen bere jaioterrira itzuli. Urte horretan Frantzian kokatu zen. 1936-37 urteetan Sobietar Batasunera joan zen. Stalinen erregimena goraipatu zuen eta purgak eta errepresioa defendatu zituen.
1940an Alemaniak Frantzia inbaditu ondoren, atxilotu egin zuten. Ihes egitea eta Estatu Batuetara iristea lortu zuen.