Zuzenbide natural
From Wikipedia, the free encyclopedia
Zuzenbide naturala[1] doktrina etiko eta juridiko bat da, giza izaeran oinarritutako edo zehaztutako eskubideak daudela aldarrikatzen duena. Eskubide unibertsal multzo bat egotea aldarrikatzen du,[2] idatzizko zuzenbidetik, zuzenbide positibotik eta ohiturazko zuzenbidetik gorakoak eta independenteak. Zuzenbide naturalean inspiratzen diren pentsalari edo pentsamendu-eskolen multzoari iusnaturalismoa deitzen zaio.