Laurisilva
Azore uharteetan, Madeiran, Kanariar uharteetan baso mota bat, ereinotza, erramu familiako zuhaitzekin / From Wikipedia, the free encyclopedia
Ereinotz oihana, hizkuntza askotan laurisilva bezala ere deitua (latinetik laurus+silva; ereinotz+oihana), hezetasun handiko eta tenperatura nahiko egonkor eta leuneko eremuetan aurkitzen den baso subtropikal mota bat da. Basoaren ezaugarri dira hosto zabaleko zuhaitzak, hostoiraunkorrak, distiratsuak eta [luzangak, ereinotzaren hostoen antza handikoak. Ereinotz-familiako landareak (Lauraceae) bertan egon daitezke edo ez, kokapenaren arabera.