Las Hurdes, tierra sin pan
From Wikipedia, the free encyclopedia
Las Hurdes, tierra sin pan Luis Buñuelek Extremadurako (Espainia) Hurdes inguruan eginiko dokumentalaren izena da.
Datu azkarrak Las Hurdes, tierra sin pan, Jatorria ...
Las Hurdes, tierra sin pan | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1933 |
Izenburua | Terre sans pain |
Jatorrizko hizkuntza | frantsesa baliorik ez |
Jatorrizko herrialdea | Espainia eta Frantzia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | sasidokumentala, film mutua, film laburra eta film dokumentala |
Iraupena | 30 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Luis Buñuel |
Gidoigilea(k) | Luis Buñuel Pierre Unik (en) Ramón Acín (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Luis Buñuel Ramón Acín (en) |
Edizioa | Luis Buñuel |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Darius Milhaud |
Argazki-zuzendaria | Eli Lotar (en) |
Itxi
Maisu lan honek 27 minutuko iraupena dauka, 1932. urteko udaberrian grabatuta: apirilaren 23tik maiatzaren 22ra.
Hasiera batean ahotsik gabekoa zen; baina 1935. urtean Parisen dagoen Espainiar Enbaxadaren diruarekin, off ahots batekin frantsesez sonorizatu zuten.
Gregorio Marañón medikuaren lanetan oinarritu zen, eskualde hartako pobrezia eta bizimodu latza dokumentatzeko; dokumental etnografiko bezala, argi adierazten du "hurdanoen" arazorik handiena pobrezia eta janariaren urritasuna direla.