Lankide:Zdravko Todorov/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
C++ 1979an Bjarne Stroustrup-ek diseinatutako programazio lengoaia bat da. Objektuen manipulazioa ahalbidetzen duten mekanismoak C programazio lengoaiara zabaltzea izan zen haren sorkuntzaren asmoa. Zentzu horretan, objektuetara bideratutako lengoaien ikuspegitik, C++ lengoaia hibridoa da.
Datu azkarrak C++, Paradigma ...
C++ | |
---|---|
Paradigma | Multiparadigma programazio lengoaia, Objektuetara bideratutako programazioa, Programazio inperatibo |
Diseinatzailea | Bjarne Stroustrup |
Garatzailea | Bjarne Stroustrup, Bell Laborategiak |
Agerpena | 1983 |
Kaleratze Egonkorra | ISO/IEC 14882:2017 (C++17) |
Kaleratze Ezegonkorra | C++20 |
Sistema Eragilea | Multiplataforma |
Luzapena | .h .hh .hpp .hxx .h++ .cc .cpp .cxx .c++ |
Inplementazioak | |
C++ Builder, clang, Comeau C/C++, GCC, Intel C++ Compiler, Microsoft Visual C++, Sun Studio, Code::Blocks, Zinjai | |
Dialektoak | |
ISO/IEC C++ 1998, ISO/IEC C++ 2003, ISO/IEC C++ 2011 | |
Eragina | |
C, Simula, Ada (programazio lengoaia), ALGOL 68, CLU, ML[1] | |
Eragindua | |
Perl, LPC, Lua, Pike, Ada 95, Java, PHP, D, C99, C#, Falcon |
Itxi
Ondoren, programazio generikoaren erraztasunak gehitu ziren, eta horiek programazio egituratuaren paradigmei eta objektuetara bideratutako programazioari gehitu zitzaizkien. Horregatik esan ohi da C++ programazio lengoaia multiparadigma bat dela.
Gaur egun, ISO C++ izeneko estandar bat dago, eta horri atxiki zaizkio konpiladore modernoenen fabrikatzaile gehienak. Badira interprete batzuk ere, ROOT kasu.