Lankide:Xabat Iruiñ/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Urbasa-Andia natur parkea Sakana hegoaldean eta Lizarrako merindadeko iparraldean kokatzen da.
Datu azkarrak Xabat Iruiñ/Proba orria, Geografia ...
Xabat Iruiñ/Proba orria | |
---|---|
Geografia |
Itxi
Guztira 21.408 hektareako azalera du, gehiena pagadiz eta larrez osatuta. Natura parkeko punturik baxuena 835 metrotara dago eta altuena 1.492 metrotara. Gailurrik altuenak Beriain (1492m), Dulantz (1243m), Urbasako gaina (1154m) eta Santa Marina mendiak dira[1].
Nafarroako Gobernuak 1997ko otsailaren 27an izendatu zuen natura parke[2]. Mendilerro biak partzuergoak dira, jabea Nafarroako Foru Erkidegoa izanik.