Lankide:Sara VF/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ordenagailu bidezko 3D grafikoetan, 3D modelaketa (edo modelaketa tridimentsionala) objektu bizidun nahiz bizigabe baten edozein azaleraren hiru dimentsioko errepresentazio matematikori dagokion garapen prozesua da, software espezializatu baten bidez egina. Produktuari 3D modeloa deritzo eta horiekin lan egiten dutenei 3D artista deitzen zaie. 3D renderizazioa deituriko prozesu baten bidez, irudi bidimentsional bihur daiteke edo fenomeno fisikoen ordenagailu bidezko simulazio batean erabili. Horrez gain, modeloa fisikoki ere era daiteke 3D inprimatze-gailuak erabiliz.
Modeloak eskuz edo automatikoki sor daitezke. Eskuzko modelaketan konputagailu bidezko 3D grafikoak egiteko beharrezkoa da datu geometrikoak prestatzea. Prestakuntza hori eskultura bezalako arte plastikoetan egindakoaren antzekoa da.
3D modelaketaren softwarea 3D modeloak sortzeko erabiltzen den 3D grafikoen konputazio software mota bat da. Mota honetako bakarkako programei modelaketa aplikazioak edo modelatzaileak deitzen zaie.