Lankide:Prostata31/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Prostata (antzinako grezieraz: προστάτης, prostatstris, literalki "aurrean dagoena", "Babeslea", "Zaindaria") ugaztun gehienen ugal-aparatu maskulinoaren organo glandular bat da, gaztaina forma duena. Ondestearen aurrean eta gernu-maskuriaren azpian eta irteeran kokatzen da, nahiz eta honi itsatsita egon daitekeen. Organo honek maskuria sekundarioa bezala funtzionatzen du, eta presioa egiten du uretrak semena kanpora bota dezan; horrez gain, maskuriaren pasabidea ixteko ahalmena ere badu, koitoan zehar maskuriak bere edukia aska ez dezan.[1]
Prostata | |
---|---|
Xehetasunak | |
Kokapena | Pelbiseko barrunbea |
Arteria | Barneko pudendo arteria, beheko arteria besikala eta erdiko ondeste arteria |
Zaina | Zain plexu prostatikoa |
Terminologia anatomikoa |
Guruin prostatikoak jariatzen dituen substantziak:
- Espermina
- Zinka (Zn, ezaugarri bakterizidak)
- Magnesioa (Mg, esne-itxura ematen dio semenari)
- Entzimak:
- Fosfatasa azidoa
- Fibrinolisina
- Transglutaminasa (karraskarietan dentsifikatu egiten du semena, eta bagina-tapoi bat sortzen du semena irten ez dadin, eta beste ar batek kopula ez dezan)
- Bestelakoak
Guruin prostatikoaren gainean eta alboetan semen-besikulak daude, semen-likido gehiena sortzen dutenak. Prostatak uretraren lehen zatia inguratzen du, nondik gernua eta semena igarotzen diren zakileraino.[2]
Hormona maskulinoek guruin prostatikoa estimulatzen dute fetuaren garapenetik. Prostatak hazten jarraitzen du helduarora iritsi arte, eta bere tamaina mantentzen du hormona maskulinoak sortzen diren bitartean. Hormona maskulinoak desagertzen badira, guruin prostatikoa ezin da garatu eta haren tamaina murriztu egiten da, batzuetan ia desagertu arte.[3]