Lankide:Oortega013/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Erditzea haurdunaldiari amaiera ematen dion prozesua da. Prozesu honek barne hartzen ditu emakumea erditze-uzkurdurekin hasten denetik, haurra umetokitik irteten den arte jazotzen diren aldaketa fisiologiko guztiak[1]. Bagina-erditze prozesuan hiru fase bereiz daitezke: ezabatzea eta utero-lepoaren dilatazioa, umearen jaitsiera eta jaiotza, eta azkenik, karenaren edo plazentaren kanporaketa. Erditzean, oso ohikoa da farmakoak erabiltzea, bai mina murrizteko helburuarekin (medikamentu anestesikoak), bai plazentaren kanporatzean atzerapen larriak egoten direnean horri aurre egiteko (oxitozina). Dena den, erditze seguruena naturaltasunez garatzen dena da, alegia, kanpo-eragile zein esku-hartzerik behar ez duena[2]. Hala ere, badaude arrisku handiko haurdunaldiak ere. Horrelakoetan, amaren bizia zein haurrarena jokoan egon daitezke, eta jaiotza zesarea bidez egiten da: umea sabelaldean egiten den ebaki kirurgiko batetik kanporatzen da.