Lankide:NereaR/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Pelagibacter ubique, alfa proteobakterioen barruan sailkatzen den bakterio Gram negatiboa da, seguraski Lur planetako bakterio ugariena dena, planeta osoko 2x1028 bakterioen estimazioarekin[1]. Haatik, oso zaila da bakterio honen isolaketa eta kultibo puruak lortzea. Mikroorganismo hau bibrio itxurakoa da eta fisiologikoki begiratuz, kimioorganotrofo aerobioa. Hasieran SAR-11 deitzen zen eta bakarrik bere rRNA ezagutzen zen. 1990. urtean aurkitu zen eta 2002an isolatu, kultibatu eta bere izena eman zioten. P. ubique mundu osoko ozeanoetan aurkitu daiteken mikroorganismo planktonikoa da. Izaki bizidun txikienetariko bat da, 0,12-0,20 μm arteko zabalera eta 0,37-0,89 μm-ko luzera duelarik. Oso genoma txikia dauka, 1,3 mbp-koa eta 1354 gene. Ez dauka ez intronik, ez pseudogenerik ezta elementu extragenikorik.