Lankide:Izaro Urreta/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Tonkineko gertakaria (Gulf of Tonkin incident ingelesez) (Sự kiện Vịnh Bắc Bộ vietnamitaz) 1964ko abuztuaren 2tik eta 4ra Tonkineko golkoko itsasoan izandako lehia bat da. Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadaren eta Ipar Vietnamen artean izan zen lehia. Gertakariaren ondorioz, Vietnamgo gerran (1964tik aurrera) estatubatuarren parte-hartzea areagotu zen. Eraso horien froga gisa bideo batzuk aurkeztu ziren, eta Lyndon B. Johnson presidenteak Kongresuari eskatu zion Vietnamen aholkulari militar ziren soldaduek egiten zituzten misio militarrak zabaltzea. Eskakizun honekin batera, soldadu estatubatuar gehiago batu ziren gerrara; hain zuzen ere, 60.000 soldadu inguruk (eta une gatazkatsuenetan 500.000 soldadu izatera ere iritsi zen) parte hartu zuten lehian.