Lankide:Haritz Baztarrika/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Aeronautika (ὰήρ āēr eta ναυτική nautikē antzineko grezierako hitzetatik ekarrita, aire eta nabigazio esanahia dutenak, hurrenez hurren, literalki nabigazioa airean zehar) airean zehar hegan egiteko gai diren makinen ikerketan, diseinuan eta manufakturan murgiltzen den zientzia edo artea da. Hegazkinak eta suziriak atmosferan barrena jardun dezaten erabiltzen diren teknikak ere hartzen ditu bere baitan.
Hasiera batean, aeronautika terminoak hegazkin bat gidatzeari bakarrik egiten zion erreferentzia, baina harrezkeroztik, hegazkinei erreferentzia egiten dieten beste gai batzuk hartu ditu bere baitan, hala nola, teknologia, negozioak, etab. Batzuetan abiazio terminoa erabiltzen da aeronautika hitzaren sinonimo gisa, nahiz eta aeronautikak airea baino arinagoak diren gasekin jarduten duen, hala nola, baloi gidatuak, eta balistikan funtsa duten ibilgailuak bere baitan hartzen dituen eta abiazioak, ordea, ez.
Zientzia aeronautikoaren atal garrantzitsu bat aerodinamika izeneko dinamikaren adar bat da, airearen mugimendua eta honek mugimenduan dauden objektuekin topo egitean duen portaera aztertzen dituena, adibidez, hegazkin batekin aurkitzen denean.