Lankide:Elekaroz/Edwin Hubble
From Wikipedia, the free encyclopedia
Edwin Hubble (Marshfield, Missouri, 1889ko azaroaren 20a - San Marino, Kalifornia, 1953ko irailaren 28a)[1] XX. mendeko astronomo estatubatuar garrantzitsuenetako bat izan zen, famatua batez ere galaxien mugimendua neurtuz, unibertsoen hedapena frogatzeagatik. Hubble kosmologiaren aita bezala hartzen da, nahiz eta bere lanak astronomia eta astrofisikako beste hainbat eremu jorratzen dituen. Funtsezkoa izan zen galaxiaz kanpoko astronomia eta behaketazko kosmologiaren eremuak ezartzeko.[2][3]
Ordura arte nebulosa bezala katalogatutako hauts eta gas hodei asko Esne Bidetik haratagoko galaxiak zirela frogatu zuen Hubblek.[4] Zefeida izar aldakor baten argitasun eta pultsazio periodoaren arteko erlazio zuzena[5][6] (1908an Henrietta Swan Leavittek aurkitutakoa[7]) erabili zuen distantzia galaktikoak eta estragalaktikoak neurtzeko.[8][9]
Hubblek frogatu zuenez, galaxia baten aldentze abiadura handitu egiten da Lurretik duen distantziarekin, orain Hubbleren legea esaten zaion fenomenoa, nahiz eta Georges Lemaîtrek bi urte lehenago proposatu zuen.[10] Hubbleren legeak unibertsoa hedatzen ari dela inplikatzen du.[11] Hamarkada bat lehenago, Vesto Slipher astronomo estatubatuarrak nebulosa hauetako askoren argiak gorriranzko lerrakuntza handia zuela erakutsi zuen, hau aldentze abiadura handien adierazle izanik.[12][13]
Hubbleren izena ezaguna da bere omenez Hubble espazio teleskopioa izandu zutelako. Bere jaioterrian, Marshfielden, teleskopioaren modelo bat dute erakusgai.