Lankide:EAE19/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Protoia (p edo p+) nukleoko partikula subatomiko bat da, karga elektriko positiboa duena. Haren karga oinarrizko karga-unitatea da: 1,602×10−19C.
Protoia | |
---|---|
Konposizioa | 2 goi quark, behe quark 1 |
Familia | Fermioia |
Taldea | Hadroia |
Elkarrekintza | Grabitazionala, Elektromagnetikoa, Nuklear ahula, Nuklear bortitza |
Ikurra | p+, p, N+ |
Antipartikula | Antiprotoia |
Teorizazioa | William Prout (1815) |
Aurkikuntza | Eugen Goldstein (1886) |
Identifikazioa eta izendapena | Ernest Rutherford (1917-1920) |
Masa | 1.672621898×10-27 kg
1.007276466812 u 938.272013(23) MeV/c2 |
Erradioa | 0.875(7) fm |
Erdibizitza | > 1035 urte |
Karga elektrikoa | +1 e +1.602176634×10-19 C |
Dipolo elektrikoa | <5.4×10-24e·cm |
Polarizagarritasuna | 1.20(6)×10-3 fm3 |
Momentu magnetikoa | 2.792847351(28) μB |
Spina | ½ |
Paritatea | +1 |
Atomo batek bere nukleoan duen protoi kopuruari zenbaki atomiko deritzo. Zenbaki atomikoak elementu kimikoa determinatzen du, elementuaren ezaugarri fisiko-kimiko asko baldintzatzen baititu. Taula periodikoan zenbaki atomikoaren arabera sailkatzen dira elementu kimikoak.[1]
Protoi hitza grezieratik dator (πρῶτον) eta lehena esan nahi du. Ernest Rutherford-ek 1920an hidrogeno-nukleoa izendatzeko erabili zuen. Arrazoia honakoa izan zen: Rutherford-ek, talka atomikoen bitartez, egiaztatu zuen hidrogeno-nukleoa nitrogenotik lor zitekeela.[2] Bertatik, hidrogeno-nukleoa atomo pisutsuagoak eraikitzeko funtsa zela ondorioztatu zuen, horregatik, hain zuzen, esleitu zion hidrogeno-nukleoari "lehena" izena.
Protoiek, neutroiekin batera, nukleoi deritzon multzoa osatzen dute; hau da, atomoaren nukleoa osatzen duten partikulak dira. Protoi guztiek karga elektriko berdina dutenez, elkar aldaratzen dute. Hala ere, atomoen nukleoan pilatuta daude. Hori, distantzia txikietan, indar nuklear bortitzaren erakarpena aldarapen elektrostatikoa baino handiagoa delako da; beraz, protoiak trinkotu egiten dira, sakabanatu beharrean.[3]
Gaur egungo partikulen fisikan aztertu ahal izan denez, protoiak ez dira oinarrizko partikulak. Hau da, beste partikula txikiago batzuez daude osatuta, hiru balentzia quarkez hain zuzen (bi goi quark eta behe quark bat). Ondorioz, quarkak dira oinarrizko partikulak eta protoiak, berriz, neutroiak bezala, hadroiak dira.