Lankide:Bilbaougarte/Elikagaien industria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Elikagaien industria edo janarien industria munduko populazio osoa janariz hornitzen duten negozioen multzo anitz, konplexu eta globala da. Iraupen nekazaritzatik eratorritako janariak eta ehiztari-biltzaileek eskuratutakoak soilik daude sistema horretatik kanpo.
Elikagaien industriak honakoak biltzen ditu:
- Nekazaritza: uztak, abereak eta arrainak haztea
- Manufaktura: agrokimikoak, nekazaritzarako eraikuntza, nekazaritzako makineria eta hornigaiak, haziak, etab.
- Janariaren prozesamendua: merkatuetarako produktu freskoak prestatzea, eta prestatutako janari produktuak manufakturatzea
- Marketina: produktuen sustapena, produktu berrien merkaturatzea, iragarkiak, marketin kanpainak, paketatzea, harreman publikoak, etab.
- Handizkarien lana eta janariaren banaketa: logistika, garraioa, biltegiratzea
- Janariaren zerbitzua: jatetxeak, catering formak
- Janari dendak, nekazaritza azokak eta txikizkako beste saltoki batzuk
- Erregulazioak: tokiko, eskualdeko, estatu mailako eta nazioarteko arau eta legeak janariaren ekoizpena eta salmenta (elikagaien kalitatea, elikagaien segurtasuna, merkaturatzea, industrien lobby jarduerak) erregulatzeko
- Hezkuntza: jarduera akademikoak, kontsultak
- ikerketa eta garapena: elikagaien teknologia
- Finantza zerbitzuak: kredituak, aseguruak
- Elikagaien prozesamendua