Lankide:Andreafernandez2503/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Komunikazio satelitea Lurreko alde batetik beste batera irrati eta telebista seinaleak igortzeko erabiltzen den satelite artifiziala da, zeruan esekitako antena erraldoi gisa erabiltzen baitira. Erabilitako frekuentziak altuak dira, GHz-en tartean. Komunikazio sateliteak telebista, telefono, irrati, Internet eta aplikazio militarretarako erabiltzen dira.[1]Lehen komunikazio-satelitea, Telstar 1, 1962ko uztailaren 10ean jarri zen orbitan[2], eta urte horretan bertan egin zen satelite bidezko lehen telebista-transmisioa. 2021eko urtarrilaren 1etik 2.224 komunikazio satelite daude Lurraren orbitan.[3]
Artikulu hau eskola ariketa bat da. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, oraindik ez egin ekarpen edo aldaketarik testuan. Bestela, idatzi lankide orrian edo [[Lankide Eztabaida:Andreafernandez2503/Proba orria|artikuluaren eztabaida orrian]]. |
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Satélite de comunicaciones» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria. |
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Communications satellite» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria. |
Telekomunikazioetarako erabiltzen diren maiztasun handiko uhinek ikuslerroetatik bidaiatzen dute eta, beraz, Lurraren kurbadura oztopo bat da. Komunikazio sateliteen helburua lurreko bi puntu geografiko banaturen arteko komunikazioa ahalbidetzea da, horretarako, seinalea igorriko da lurraren kurbadura kontuan hartuz.[4]Interferentziak saihesteko, nazioarteko erakundeek arauak dituzte maiztasunak edo "bandak" erabiltzeko. Banden esleipen honek interferentziak izateko arriskua minimizatzen du.[5]