Lankide:Amaiur Legorburu/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Protisto, izaki bizidun talde bat da, oso anitza, animaliak, landareak eta onddoak ez diren edozein organismo eukarioto dira, autotrofo (algak) zein heterotrofoak (protozooak) izan daitezkeenak.
Erreinua sailkapen biologikoko kategoria bat da, eta taxonomiaren eremuan erabiltzen da izaki bizidunak beren ezaugarri komunen arabera taldekatzeko. Domeinuaren ondorengo kategoria taxonomikorik altuena da. Erreinu bateko organismoek antzekotasunak dituzte zelula-egiturari, metabolismoari eta beste erresuma batzuetatik bereizteko erabiltzen diren beste ezaugarri batzuei dagokienez.
Gaur egun, izaki bizidunen sailkapenean sei erreinu bereizten dira: animalia erreinua, landare erreinua, Bakterio erreinua, protisto erreinua, Archaea erreinua eta onddo erreinua.
Eukarya domeinuko beste hiru erreinuetako (animaliak, landareak eta onddoak) sailkatu ezin diren izaki bizidun guztiak batzen dituen erresuma hau oso zabala da, elkarrengandik oso ezberdinak diren organismoak batzen dituelako.