La vuelta al mundo de Willy Fog
From Wikipedia, the free encyclopedia
La vuelta al mundo de Willy Fog (euskaraz: «Willy Fogen munduaren bira») 1983an ekoitzitako marrazki bizidunen espainiar telesail bat izan zen. Jules Verne frantziar idazlearen Munduari bira 80 egunetan eleberri ospetsuan oinarritua zegoen, baina hartan ez bezala, telesail honetako pertsonaia guztiak antropomorfoak ziren. BRB Internacional ekoiztetxeak ekoitzia, 1984ko urtarrilaren 8tik abuztuaren 8ra TVE1 espainiar telebista katean igandero arratsaldeko 15:30etan aireratzen zen.
Datu azkarrak La vuelta al mundo de Willy Fog, Jatorria ...
La vuelta al mundo de Willy Fog | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Sortzailea(k) | Jules Verne | |||
Izenburua | La vuelta al mundo de Willy Fog | |||
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania japoniera | |||
Jatorrizko herrialdea | Espainia eta Japonia | |||
Sasoi kopurua | 1 | |||
Atalak | 26 | |||
Banatze bidea | direct-to-video (en) | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | television series based on a novel (en) | |||
Hizkuntza | japoniera | |||
Iraupena | 26 minutu | |||
Deskribapena | ||||
Oinarritua | Munduari bira 80 egunetan | |||
Ekoizpena | ||||
Konpainia ekoizlea | Nippon Animation (en) | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Shunsuke Kikuchi | |||
Emanaldia | ||||
Jatorrizko igorlea | La 1 | |||
Hasiera-data | 1984ko urtarrilaren 8a | |||
Amaiera-data | 1984ko uztailaren 15a | |||
kronologia | ||||
|
Itxi
Telesailaren soinu banda ezaguna Mocedades euskal herritar folk musika taldeak konposatu eta abestu zuen.
Sekulako arrakasta izan zuen, batez ere haurren artean. Horregatik, 1993an, hamargarren urteurrena ospatzeko Willy Fog 2 izeneko jarraipena aireratu zen.