La Geria
From Wikipedia, the free encyclopedia
La Geria Lanzarote uharteko eskualdea da, bere sumendi-paisaiaren berezitasunagatik ezaguna. Mahatsondoak landatzeko aprobetxatu zuten ardoa ekoizteko, eta malvasia barietatea ugaria da.
Datu azkarrak Mota, Geografia ...
La Geria | |
---|---|
Mota | Eremu natural eta mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 28°58′25″N 13°42′02″W |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Kanariak |
Probintzia | Las Palmas |
Uharte | Lanzarote |
Itxi
Mahatsondoak lapillian (bertan picón deitua) sortutako konoetan landatzen dituzte eta harri lehorreko horma txikiz babestuta daude. Fruitu arbolak ere landatzen dituzte, pikondoak kasu, era berean. Landaketa mota horri esker, landareak errazago errailtzen dira lurzoru emankorrean, eta lapilliaren goiko geruzak, berriz, ebapotranspirazioa murrizten du. Gainera, zuloen formak eta horma gehigarriak haizetik babesten dituzte laboreak.