Krokodilopolis
From Wikipedia, the free encyclopedia
Krokodilopolis (antzinako grezieraz: Κροκοδείλων πόλις) edo Arsinoe (antzinako grezieraz: Ἀρσινόη) Goi Egiptoko XX. nomoaren hiriburua zen, Moeris lakutik gertu zegoen hiri bat, egungo Faiyumgo gobernadore-herrian, Hawaratik iparraldera.
Krokodilopolis | |
---|---|
Datuak | |
Estatu burujabe | Egipto |
Egiptoko gobernadore-herria | Faiyum |
Eskualdea | Egipto Garaia |
Koordenatuak | 29°07′N 30°45′E |
Historia | |
Kultura | Antzinako Egipto |
Altitudea | 6 m |
Izen egiptoarra: Shedet, Per-Sobek eta izen greziarra: Arsinoe, Krokodilopolis zuen.
Izena, Ptolomeo II.ak eman zion antzinako Krokodilopolis hiriari, Arsinoe egiptoar printzesaren omenez, Ptolomeo I.a Soter eta honen emazte Berenize I.a Egiptokoaren alaba zena.
Handik gertu, Labirintoa deritzon eraikin multzoa nabarmentzen zen, Hawaran, Herodotok deskribatua, eskualdean, baita ere, petesukoak gurtu eta lurperatzen ziren, hirian gurtza berezia zuten krokodilo sakratuak, Sobek jainkoaren ustezko haragitze bezala.