Koru
eliza bateko zati bat / From Wikipedia, the free encyclopedia
Korua elizako zati bat da, eliza horretara atxikitako klero xeheari eta eliza horretako abesbatzari eserleku emateko dena. Koruaren kokapena, denboran zehar, aldatzen joan zen, hasieran (basilika paleokristauetan), presbiterioan kokatu zen bitartean, aurrerago, erdialdeko nabean, edo elizaren oinean eta altuan kokatu zen.
- Artikulu hau elizako atalari buruzkoa da; kantari taldea gaitzat duena beste hau da: «Abesbatza»
Compostelako Donejakue katedralean, lehen aldiz jarri zen korua erdialdeko nabean, gurutzaduratik gertu, honek, ondorengo espainiar katedraletan eragin handia eta Espainian garrantzi handia izan zuelarik, presbiterioan tokia egiten zuenez, aldare nagusian erretaula erraldoiak egin ahal izatea ahalbidetu zuen.