Konpromiso historikoa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Konpromiso historikoa (italieraz Compromesso storico) Enrico Berlinguerrek teorizatu eta burututako ildo politiko bat izan zen. Gizon hau Italiako Alderdi Komunistako idazkari nagusia izan zen 70. hamarkadako urteetan zehar.
Konpromisoak lankidetza organikoa sustatzen zuen nazio mailan ordezkaritza handiena zuten alderdien artean: Kristau-demokrazia (KD), Italiako Alderdi Komunista eta Italiako Alderdi Sozialista. Modu honetan, erakunde demokratikoen inguruan ahalik eta adostasun handiena lortu nahi zen, politika erreformista baten bidez, autoritarismorako tentazioak saihestuz.
Konpromiso historiko hau Italiako Alderdi Komunistaren laguntzaz egin zen. 1978an alderdi honek Giulio Andreottiren gobernu kristau-demokratikoari kanpo-babesa eman zion; eta Aldo Mororen (konpromiso honen defendatzaile sutsua) erailketarekin amaitu zen. Horrela, 1980ko azaroaren 28an konpromisoaren amaiera iragarri zen ofizialki. Nabarmentzekoa da Ameriketako Estatu Batuakek eta Sobietar Batasunak izan zuten akordioaren aurkako jarrera.