Kondentsadore elektriko
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kondentsadore elektrikoa, batzuetan kapazitore ere deitua, energia elektrikoa metatzen duen gailu elektronikoa da. Bi gainazal eroalez osaturik dago, material dielektriko edo isolatzaile batez bereizirik (adibidez, airea). Gainazal eroalei potentzial-diferentzia bat aplikatzen zaienean, elektrikoki kargatzen dira (bata positiboki eta bestea negatiboki). Gainazal bakoitzak metatzen duen karga, gainazal horren eta bestearen arteko potentzial diferentziarekiko proportzionala da, proportzionaltasun konstantea kapazitatea izanik.
Nazioarteko unitate sisteman kapazitatea farad (F) unitateetan neurtzen da. Faradio bateko (F=1) kapazitateak, kondentsadoreari voltio bateko (V=1) potentzial diferentzia aplikatzen zaionean, honek koulombio bateko (Q=1) karga elektrikoa metatzen duela esan nahi du. Hala ere, elektronikan, ez da ohikoa farad ordenako kondentsadoreak izatea eta unitate txikiagoak erabiltzen dira, adibidez, mikrofarad µF = 10-6.
Kondentsadoreak finkoak edo aldakorrak izan daitezke, kondentsadoreen kapazitatea aldagarria den edo ez den arabera.