Kelly Clarkson
abeslari estatubatuarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Kelly Brianne Clarkson (Fort Worth, Texas, Estatu Batuak, 1982ko apirilaren 24a), Kelly Clarkson bezala ere ezagutua, estatubatuar kantautore, konpositore, aktore eta aurkezlea da.
Kelly Clarkson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Kelly Brianne Clarkson |
Jaiotza | Fort Worth, 1982ko apirilaren 24a (42 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Hendersonville (Tennessee) Encino (en) Texas |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Brandon Blackstock (en) (2013 - 2020) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Burleson High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, egile abeslaria, musikaria, aktorea, haur literatura idazlea, zinema aktorea, idazlea, ahots-aktorea eta estudioko musikaria |
Altuera | 163 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | pop rock pop musika |
Ahots mota | sopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | 19 Recordings Atlantic Records RCA Records Syco Music |
kellyclarkson.com | |
| |
Estatubatuar FOX kateak emititutako American Idol programaren lehen edizioaren irabazle izateagatik eta bere "Thankful" lehen albumarengatik egin zen famatu.
2004an musika mundura itzuli zen "Breakaway" albumarekin, 6 aldiz multi-platino izan zena eta pop-rock musikara bideratuta zegoena. Bere hirugarren albumak, "My December" izenez, estilo rokeroagoa zuen, eta Billboard 200eko bigarrena izatera heldu zen. 2009an laugarren albuma argitaratu zuen: "All I Ever Wanted". 2011ko urriaren 21ean "Stronge"r album berria atera zuen.
Kellyk “Ahozko Album Pop Hoberena"ren bi Grammy irabazi zituen, hori lortzen lehenengoa izanez; eta "Emakumezko Ahozko Pop Aurkezpen Hoberenaren Grammya" ere irabazi zuen. Hala, 2013ko urtarrilerako VH1ak Kelly historiako 100 artista emakumezkoen artean Kelly 19. postuan kokatzen du. 2013An ere Billboardek, bere 55. urteurrena ospatzeko, bere zerrendan 100 postu hoberenen artean 75. postuan kokatu zuen.
Gutxi gora behera 95 milioi kopia saldu ditu mundu osoan, 3 Grammy ditu eta orain arte egin dituen singel arrakastatsuenak hauek dira: "Miss Independent", "Behind These Hazel Eyes", "Never Again", "Already Gone", "Because of You", "Since U Been Gone", "My Life Would Suck Without You", "Stronger (What Doesn't Kill You)", "Mr. Know It All" eta "Catch My Breath".