Karl Renner
From Wikipedia, the free encyclopedia
Karl Renner (Untertannowitz, Moravia, 1870eko abenduaren 14a - Viena, 1950eko abenduaren 31) austriar politikaria izan zen. Austriako Alderdi Sozialdemokratako buruzagi erreformista izan zen, eta, kantziler hautatu ondoren (1918), Austriako ordezkaria, Saint-Germaingo Elkarrizketetan (1919). Kontseilu Nazionaleko lehendakaria izan zen Bigarren Mundu Gerran alemaniarrek Austria inbaditu zutenean, eta ezkutuan ibili behar izan zuen handik aurrera. Austriako Errepublikako lehendakari izan zen 1945etik hil zen arte.
Datu azkarrak Austriako Presidentea, Austriako kantzeler federal ...
Itxi