Kapsida
Birusetan, azido nukleikoa eta horri lotutako proteinak inguratzen dituen proteinazko estalkia / From Wikipedia, the free encyclopedia
Kapsida birus baten material genetikoa inguratzen duen egitura proteinaz osatutako geruza da. Protomero deitzen diren proteinen azpiunitate egitura oligomerikoak dira. 3 dimentsioko azpiunitate morfologikoak ikusten direnean kapsomero izena dute. Hauek proteina indibidualak izan daitezke edo ez. Kapsidak birusaren material genetikoa biltzen du barruan.