Kantauriko Autobidea
Irundik Bilborako autobidea / From Wikipedia, the free encyclopedia
AP-8 edo Kantauriko Autobidea Kantauri itsasoarekiko paraleloan doan errepidea da, Euskal Herriko Iparraldea zeharkatzen du.
Datu azkarrak Kokapena, Hasiera ...
Itxi
1960ko hamarkadan eraiki zen eta 1970eko hamarkadan zehar, tarteka, ireki. Euskal Herriko lehen autobidea izan zen. Europistas enpresa pribatuak eraiki zuen eta 1968.urtean Bizkaiko eta Gipuzkoako erakunde publikoek 30 urterako emakida eman zioten enpresa eraikitzaileari.
2003ko ekainaren 6ko 00:00 orduetan bukatu zen administrazio-emakida eta erakunde publikoek hartu dute euren kargu autobidearen kudeaketa. Bizkaiko zatiaren kudeaketaz Interbiak arduratzen da, eta Gipuzkoako zatiaz, Bidegi.