Kalkarenita
Nagusiki (> % 50) harearen tamainako (1/16-2 mm) kaltzita-partikula birziklatuz osatutako kareharria. Kaltzita-partikulak intraklastoak zein bioklastoak izan daitezke. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Kalkarenita kareharri mota bat da, bere %50a, gutxienez, hare tamainako (0,0625etik 2mmko diametrora) karbonato alez osatua. Hare tamainako garau horiek koral, maskor, ooide, intraklasto, pellet edo kareharri zein dolomita zaharragoen zatiak izan daitezke. Kalkarenita, itxuraz, hareharri baten antzekoa da, baina karbonatoz osatua.
Informazio gehiago Arroka sedimentarioa ...
Kalkarenita | |||
Arroka sedimentarioa | |||
---|---|---|---|
Mineral garrantzitsuak | Kaltzio karbonatoa |
Itxi
Kalkarenitak itsaso zein itsasoz kanpoko hainbat ingurunetan sor daitezke. Kostako hare dunatan ere sor daitezke, hondartza zein itsaso barretan, turbiditatan edo beste deposito batzuetan.